Webgune honek bere eta hirugarrenen cookieak eta beste teknologia batzuk erabiltzen ditu webgune honetako zure lehentasunei, nabigazioari eta portaerari buruzko informazioa eskuratzeko. Horrek aukera ematen digu web orrian zuri hainbat funtzionaltasun eskaintzeko, horiek erakusten zaizkizun modua pertsonalizatzeko edo gure trafikoa analizatzeko.Gure Cookieen politikari buruzko informazio gehiago izan dezakezu.Cookie guztiak onar ditzakezu “Cookieak baimendu” botoiari emanez, edo konfiguratu edo erabilera ukatu dezakezu “Cookieak konfiguratu” aukeran klik eginez.
Behar-beharrezkoak diren cookieak izaera teknikoa dutenak dira, web orriak zuzen funtzionatzeko aktibatuta egon behar direnak, baita cookieen doikuntzari dagozkion zure lehentasunak gorde ahal izateko ere.
Webgune honek Google Analitycs erabiltzen du informazio anonimoa biltzeko, zeinak esaterako, guneko bisitari-kopurua neurtzea edo orrialde ospetsuenak ezagutzea ahalbidetuko digun. Cookie horiek aktibatzen badituzu, gure webgunea hobetzen jarraitzen lagunduko diguzu, betiere, erabiltzaileen interesetan oinarrituta.
Bilatzailea :
Menura itzuli
Curso Online ( 2020/12/1 - 2020/12/30 )
Sarrera:
Giza garunak modu oso eraginkorrean prozesatzen du material grafikoa; Hori dela eta gizakiok irudiak testuak baino gogokoago ditugu, eta kasu askotan, kontzeptuak ulertzeko ikusteko beharra dugu.
Elementu grafikoak artikulu, poster, diapositiben aurkezpen edo proiektu jakin baten memoria batean gure arreta erakartzen duen lehen gauza dira. Gainera, elementu grafiko hauek, hala nola diagramek, ilustrazioek edota datu grafikoek, zenbaki edo testu bidez soilik ulertzea zaila izango litzatekeen kontzeptuak ulertzeko aukera ematen digute.
Hala ere, irudi grafiko hauek diseinatzea lan zaila izan daiteke. Ez da harritzekoa, izan ere, oso arraroa da ibilbide zientifikoan eta irakaskuntzan informazio grafikoa modu egokian sortzeko eta barneratzeko irakasten duten fakultate, ikastaro edo irakasgai bat topatzea.
Ikastaro honek gabezia hori konpontzeko asmoz lan metodologiak, diseinurako oinarrizko ezagutzak eta tresnak erakutsiko ditu, parte-hartzaileek irakaskuntzan edo zientzian erabiliko duten material grafikoa modu egokian eta eraginkorrean sortzeko. Era berean, material grafiko hau denbora laburragoan sortzeko tresna, helburu eta irizpide argiagoak erakutsiko dira.
Ikastaroan zehar lortuko diren konpetentziak:
Gure material bisuala eratzerako orduan diseinu logiko bat aplikatzen ikastea, material grafikoaren elementu bakoitza planifikatu eta arrazoitzen.
Diseinu grafikoaren oinarrizko kontzeptuak eskuratzea, informazioa eskuragarriago eta erakargarriago sortzen lagunduko diguten faktoreak ezagutuz.
Inskcape programaren beharrezko tresnak ezagutzea, diagramak eratu eta datu grafikoak berdiseinatzeko.
Irudi digitalen oinarrizko kontzeptuak ezagutzea.
Programa:
Zientziarako irudien sorkuntza Inkscapekin
Inkscape programarekin familiarizatzen eta irudi digitala
Sorkuntza prozesua
Inkscape programarekin sakontzen
Diseinu grafikoaren oinarrizko kontzeptuak
Datuen bisualizazioaren oinarrizko kontzeptuak
Amaierako proiektua:
Zure diseinu pertsonala sortu, beti ere irakasleen laguntza eta aholkuarekin.
Modalitatea:
Online. Klaseak aldez aurretik grabatuta egongo dira eta partaideek eskuragarri edukiko dituzte ikastaro guztian zehar eta edozein unetan online plataforman. Gainera, partaideek irakasleen aholkularitza eta laguntza izango dute ikastaro osoan zehar, foroetan eta bideokonferentzia zehatzen bidez.
Baldintzak:
INKSCAPE programa instalatua duen ordenagailua, aurikularrak eta interneterako konexioa. Papera eta arkatza ariketak egiteko.
Zientziaren munduan lana modu bisualagoan hobeto komunikatzeko beharra dutenei zuzenduta: kongresuak, hitzaldiak, doktoretza tesirako defentsa, gradu eta master amaierako lanak, proiektu proposamenak etab. hobetzeko beharra duen edozein pertsorari zuzendua.
Vega Asensio Doktorea eta NorArte Visual Science ekipoko kideak
abendua 2020
1 abe 2020
30 abe 2020
curso Inkscape
Bozkatu:
Emaitzak:
0 Boto
Hitz gakoa
Curso Online
© COBEUSKADI · Euskadiko Biologoen Elkargo Ofiziala.